Murriztu zure kolesterola

Nola murriztu kolesterola 2018-01-16T10:38:54+00:00

Nola murriztu kolesterola?

Elikadura-ohiturak aldatzea oso eraginkorra da odoleko kolesterol-maila murrizteko. Alderdi dietetiko hauei jarri behar zaie arretarik handiena:

  • Kalitate handiagoko gantza hartzea: gantz asearen eta trans gantzaren ordez gantz asegabea hartzea.
  • Behar adina zuntz disolbagarri jatea.
  • Kolesterol gutxiagoko haragiak eta esnekiak hautatzea.
  • Landare-estanolaren esterrak hartzea.
  • Dietan, soja-proteina ere gehitzea.

Garrantzitsua da zer elikagai kontsumitu behar ditugun jakitea, dietak kolesterola murrizten laguntzeko. (*Kontuan izan dieta aldatzeak ez dituela ondorio berak pertsona guztiengan)

Nolakoa izan behar du kolesterola murrizteko dietak?

  • Barazki eta fruta ugari izan behar ditu.
  • Ogia, pasta eta zerealez egindako gainerako produktuak bihi osokoak izatea gomendatzen da.
  • Ahal dela, komeni da oliba-olioa erabiltzea.

  • Gomendatzen da esneki gaingabetuak eta haragi zuriak (oilaskoa, indioilarra, untxia eta txerri-giharra) aukeratzea.

  • Garrantzitsua da eguneroko menuetan arraina ere sartzea.