Kaiku Benecol®

KAIKU BENECOLEN ERAGINKORTASUNA 2018-02-05T17:16:03+00:00

KAIKU BENECOLEN ERAGINKORTASUNA®

Kaiku Benecol® esnekiak osagai esklusibo bat dauka: landare-estanolaren esterrak (edo fitoestanola). Frogatuta dago fitoestanoleko esterrek kolesterol-maila murrizten dutela. Kolesterol-tasa handia kardiopatia koronarioak garatzeko arrisku-faktore bat da.

Gogoan izan LDL kolesterola edo kolesterol txarra kaltegarria dela bihotzarentzat.

Kaiku Benecol® esneki bakoitzak landare-estanolen 2 g ditu. Frogatu denez, osagai aktibo horren 1,5 eta 2,4 g arteko dosia egunero hartuz gero, kolesterolemia % 7-10 murriztu daiteke bizpahiru astean.

LANDARE-ESTANOLAREN ESTERRA

Frogatuta dago fitoesterolek eta fitoestanol-esterrek kolesterol-maila murrizten dutela. Tasa handia kardiopatia koronarioak garatzeko arrisku-faktore bat da.
Baina zer da kolesterola, eta nola lortzen dugu murriztea?

Landare-estanolaren esterra landare-estanolez eta landareetatik lortzen diren zenbait olio-estraktuz osatutako osagai bat da.

Landare-estanolak

Estanolak landare guztietan daude. Substantzia hori multzo handiago baten barruan dago, fitoesterolen multzoaren barruan, alegia; fitoesterolak funtsezko elementuak dira landare-zelula guztien osaeran. Kolesterolak gizaki eta animalietan betetzen dituen funtzio berak betetzen dituzte fitoesterolek landareetan.

Fitoesterolen egitura eta kolesterolarena oso antzekoak dira. Hori dela eta, odol-korronteak digestio-bideko kolesterolaren zati bat xurgatzea eta eramatea eragozten dute. Eragin bera lortzen da kolesterol hori elikagaietatik zein gorputzetik beretik etorrita ere. Are gehiago, gorputzak ia ez du landare-estanolik xurgatzen, eta, beraz, ez dute inolako arriskurik, ezta epe luzean ere.

Egunero landare-estanolaren 1,5 eta 2,4 g bitarteko kantitatea hartuz gero, ester izeneko forma eraginkorra (edo, beste modu batean esanda, landare-estanolaren esterra) duenez, kolesterol-maila % 7-10 murrizten da bi edo hiru asteko epean.

Estanolak eguneroko elikagaietan daude. Kantitate txikietan daude frutetan, barazkietan, eta, bereziki, zerealetan eta landare-olioetan. Baina dieta normalean, oso kantitate txikietan hartzen ditugu, eta ia ez dute odoleko kolesterol-kontzentrazioa aldatzen.

Nola lortzen da landare-estanolaren esterra landare-estanoletatik?

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan, jakina zen landare-estanolek kolesterola murrizten lagundu zezaketela. Frogatu zen gorputzak ez zituela xurgatzen, eta, hortaz, haien erabilera segurua zen, baita epe luzean ere. Dena den, arazo bat zegoen: ez zegoen metodo egokirik landare-estanolak elikagaiei gehitzeko behar bezain kantitate handietan, kolesterola murrizteko ahalmena aipatzeko modukoa izateko.

Horrela egon ziren 1989. urtera arte; urte hartan, Ingmar Wester Kaiku Benecol®-eko ikertzaileak aurkikuntza bat egin zuen, estanol-esterra lehenengo aldiz egiteko aukera eman zuena. Aurkikuntza Raisio Taldearen (Finlandiako elikadura-enpresaren) eta Helsinkiko Unibertsitatearen arteko lankidetza emankorraren ondorioa izan zen.

Gainera, landare-estanolaren esterrak oso ezaugarri on bat dauka: ez ditu elikagaien zaporea eta testura aldatzen, eta horrek esan nahi du kolesterola murrizten duten elikagai gozo-gozoak egin ditzakegula.

Horrenbestez, orain, gure kolesterola murrizten lagundu dezakeen keinu erraz bat egin dezakegu gure eguneroko bizimoduan: landare-estanolaren esterra duten produktuak hartzea.

Egun, Kaiku Benecol® produktuak dira landare-estanolaren esterra duten bakarrak. Frogatuta dago landare-estanolaren esterrek kolesterolemia murrizten dutela. Kolesterol-tasa handia kardiopatia koronarioak garatzeko arrisku-faktore bat da.

Kaiku Benecol® produktuak dira landare-estanolaren esterra daukaten bakarrak. Frogatuta dago fitoestanol-esterrek kolesterolemia murrizten dutela. Kolesterol-tasa handia kardiopatia koronarioak garatzeko arrisku-faktore bat da.

Landare-estanolak oso eraginkorrak dira kolesterola jaisteko. Kopuruak guztiz adierazgarriak dira. Egunero landare-estanolen 1,5 eta 2, 4 g bitarteko kantitatea ematen diguten elikagaiak jaten baditugu, kolesterola % 7-10 murriztu dezakegu bizpahiru astean.

Kolesterola digestio-bidean xurgatu eta odol-korrontera igarotzen da. Landare-estanolaren esterrak aurka egiten dio kolesterolari une horretan, eta xurga daitekeen kantitatea mugatzen du; horrexegatik da hain eraginkorra. Kolesterol-eduki handiko elikagaiak jaten ez dituztenen (hala nola beganoen) artean ere, horrek funtzionatzen du, gorputzak sortutako kolesterolak berak ere hesteetan zirkulatzen duelako, eta haietatik odolera igarotzen delako.

Egunero kantitate egokia hartuta (1,5-2,4 g), gure kolesterol-indizeak % 7-10 jaitsiko dira bizpahiru astean. Baina garrantzitsuena bide horri eustea da. Gorputzak digestio-bidetik kolesterol gutxiago har dezan, dietak etengabe eman behar dizkio landare-estanolak; hori dela eta, murrizte-eraginari eusteko, egunero behar besteko kantitatea hartu behar da.

.

Azken 30 urteetan nutrizio-ikerketaren esparruan egindako hamar aurkikuntza garrantzitsuenetako bat aukeratu zuten landare-estanolaren esterrarena*. Eragin horien ondorioz, landare-estanolaren esterra hartzea gomendatzen da nutrizio-tratamendu eta -jarraibide ugaritan mundu osoan, kolesterola murrizteko dieten barruan.

Landare-estanolaren esterraren kantitate egokia hartuz gero, gure kolesterol-maila murriztu dezakegu. Hala ere, gure adituek diote gomendagarria dela harekin batera bizimodu osasungarria izatea, kolesterolaren aurkako eragina ahalik handiena izan dadin.

*Katan et al. 2009; Nutrizio Klinikoko Europako Aldizkaria; 63: 2-10