Kolesterola eta triglizeridoak

Zer da kolesterola? 2018-01-16T10:33:54+00:00

Zer da kolesterola?

Kolesterola gantzaren antzeko substantzia bat da, eta ezinbestekoa da gure gorputzak ondo funtziona dezan. Kolesterola organismoaren zelula guztien mintzean dago, eta behar-beharrezkoa da zenbait hormona sintetizatzeko.

Organismoak ezin du kolesterolik gabe funtzionatu, baina odolean kolesterol gehiegi izatea kaltegarria da osasunarentzat.

Neurri batean, gibelak sortzen du kolesterola, baina elikadura ere bada beste iturri bat. Kolesterolaren hiru laurden barne-produkziokoak dira; gainerakoa jaten dugunetik hartzen dugu.

Animalia-jatorriko produktuek soilik ematen digute kolesterol-osagarri hori, dietatik datorkiguna, alegia. Haragiari, arrainari, moluskuei, esneari eta esnekiei, eta arrautza-gorringoei buruz ari gara. Landare-jatorrikoek, hala nola frutek, barazkiek, zerealek eta landare-olioek ez dute kolesterolik.